Arma, tiro, FLASH!

Argazkia definitzen

ARGAZKIAK DEFINITZEN

Argazki bat ikusten dugunean interpretazio desberdin asko egin daitezke, batzuek gauza bat ikusten dute eta, beste batzuek beste zerbait. Hala ere, argazkiaren egilea da benetako esanahia zein den dakiena eta, askotan, jendearen esku uzten du bere azken interpretazioa

Horregatik, jarduera honetan, zure argazkiarekin irudikatu nahi izan duzuna idatziko duzu, zure argazkiarekin batera txertatzeko. Gainera, kontutan izan behar duzu argazkiak irisgarria izan behar duela pertsona guztientzat, pertsona itsuetatik abiatuta, adimen urritasuna duten pertsonetaraino. Honetarako, lan-koadernoa erabili dezakezu.

Zer adierazi nahi izan duzu zure argazkiaren bidez? metaforarik? 

Ze genero mota da? ze teknika erabili duzu? 

Nola sortu duzu argazkia? 

Deskriba ezazu ere argazkian azaltzen dena. Deskribapena egiteko, lehenik eta behin, plano orokor bat den edo zehatz bat den adierazi. Ondoren, zein ezaugarri orokor dituen azaldu eta, azkenik, nabarmentzekoak diren gauzak aipatu. Ez da argazkiaren interpretaziorik egin behar, deskribatu baizik.

Bestetik, adimen urritasuna duten pertsonentzat deskribapena eta azalpena irisgarriak izan daitezen, hau, testu gutxikoa, azalpen erraza duena eta piktograma bidezkoa izatea gomendatzen da. Irakurketa erraza (IE): testuak ulerterraz egiteko idazketa-teknika da, eta bereziki onuragarria da adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Alabaina, beste kasu batzuetan ere baliagarria da, hala nola hizkuntza ongi ezagutzen ez dutenentzat.