Photomuseum museoarentzat pertsonak proiektuaren erdigunean daude, horregatik, unitate honen bidez, gazteengana hurbildu nahi izan dugu modu didaktiko batez. Horrela, 3 unitatetan txertatutako hainbat jarduerak osatzen duten material honen bidez, unitate honetako partaideak argazkilaritzara orientatu eta hurbildu nahi dira. Eta guztia, beti ere, modu interaktiboan, parte-hartzailean eta ludikoan; talde-lanean, alegia.
Izan ere, planteatutako jarduera guzti hauen helburu nagusia ikasleek eta irakasleek ondo pasatzea eta ingurukoei ondo pasaraztea baita.
Horretarako, argazkilaritzaren munduan barneratuko gara, sormena landuz: irudi batean oinarritutako argazki artistiko bat sortuko dugu, argazkilarien azalean sartuz, argazki kamera historiko desberdinek zituzten ezaugarriak kontutan hartuta.
Bide batez, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egitasmo hau posible egin duen Eusko Jaurlaritzari, eta lan-prozesuan zehar laguntza eta baliabideak eskaini dizkigun Photomuseum museoari.
Ezagutu argazkilaritzaren mundua!