Arma, tiro, FLASH!

1. Jarduera

ARGAZKIAK ZERTARAKO ATERATZEN DITUGU?

Museoan argazkilaritzaren inguruko guztia ikusi ondoren, proiektuko lanean hasiko gara.

Sekuentzia honen asmoa argazki artistikoa sortzea izango da, egokitu zaizuen irudia oinarri hartuz eta zuen kamerak dituen ezaugarri teknikoak kontutan hartuz.

Lan honekin batera, garrantzitsua izango da ere argazkiak gure bizitzan duen funtzioaren inguruko hausnarketa bideratzea, argazkia ateratzeko eta antolatzeko prozesuaz jabetzeko eta argazkigintzaren munduko eduki artistikoak ezagutzeko eta hauek praktikan jartzeko.   

Sekuentzia honetako lanari ekin aurretik, goazen museoan ikusitako gogora ekartzea. Elkar zaitezte zuen taldetxotan eta aipatu zer den museoan ikusi eta ikasi duzuena. Lan-koadernoa erabili dezakezue.

Ondoren, talde handian hitz egin galdera horien inguruan:

Zer dago museoko 4. solairuan? 

Zein argazki-kamera mota ikusi ditugu 3. solairuan? 

Zein argazkilaritza mota aurki daitezke? 

argazkilaritzaren Zein erabilera aipatzen dira 1. solairuan? 

Bestetik, argazki asko ateratzeko joera dugu gaur egun eta, asko, sare-sozialetan lagunekin partekatzen ditugu. Horrela, edozertarako ateratzen ditugu argazkiak: bizipenak gordetzeko, istorioak sortzeko…   

Elkar zaitezte talde txikitan eta eztabaidatu gai hauen inguruan: Lan-koadernoa erabili.

Argazkiak ateratzen egotearen ondorioz unea edo momentua bizi ez izana sentitu duzu noizbait?   

Argazkiak ateratzeko lanari benetako garrantzirik ematen diogu?  

Eztabaida ezazue talde handian galdera hauen inguruan, argazkilari artistiko bilakatuko baitzarete proiektu honen amaieran.