Arma, tiro, FLASH!

9. Jarduera

LANEN AURKEZPENA

Prozesu guztia egin eta gero, egindako lana zabaltzeko unea iritsi da!

Jarduera honetan argazkiaren aurkezpena egingo duzue. Garrantzitsua da, beraz, egin duzuen lan guztia azaltzea: Argazkia atera aurretik hartutako erabakiak, zergatik erabaki duzuen argazki hori ateratzea, deskribapena, zer irudikatu nahi izan duzuen horren bidez, etab. Saiatu originalak izaten, gelakideek eskertuko dute!

Hartu denbora ikaskideen galderak gustuz erantzuteko, zuen lanaren xehetasunak ezagutu nahiko dituzte eta.

Seguru asko gustatu zaiela taldean sortu duzuen argazki artistiko hau!