Museora bisita egiteko garaia da. Lehenengo sekuentzian, Hasierako fasean, oinarrizko ezagutzak eskuratu dituzue, baina orain, ezagutza horiek sakontzeko unea iritsi da. Aurretik egindako lanketa ona izan da, beraz, lasai egon!
Gogoratu argazkian egokitutako galderari erantzun bat lortzen saiatu beharko zaretela taldeka, beraz, argazkia presente eduki. Ea museoan zuena aurkitzen duzuen!
Bisitarekin hasiko zarete, beraz, adi-adi entzun museoko gidariak emango dizkizuen azalpenak.
Zuen argazkiko galderari erantzuteko modurik onena bertan agertzen den galdera museoko profesionalari egitea da baina, horretarako, une egokia bilatu beharko duzue. Zein momentutan egin diezaiokegu? Bada, zuen argazkiaren gaiari buruz hitz egiten ari denean.
Bestetik, Hasierako faseko 4. jardueran 5 galdera prestatu zenituzten gelan museoan galdetzeko. Ez galdu aukera eta bota, gustu handiz erantzungo dizue eta.