Arma, tiro, FLASH!

11. Jarduera

EBALUAZIOA

Egindako lana ebaluatzeko momentua iritsi da

Zer egin dugu?

Nola egin dugu?

Zer dugu hobetzeko?

Lan-koadernoko taulan adieraziko duzue proiektuan zehar landu dituzuen jardueretan nola aritu zareten. Taula bakarka bete ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue hausnarketak eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue elkarri.

Azkenik, talde handian, lanean zehar ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatu eta horiek hobetzeko proposamenak egin, irakaslearen laguntzarekin.