Arma, tiro, FLASH!

6. Jarduera

SORTUTAKO ARGAZKIAREN LIZENTZIA EGIN

Nolako argazkia atera da? Espero zenutenaren antzeko? hobea? Seguru zuen trebetasunak modu ezin hobean erakutsi dituzuela eta argazki txukuna atera duzuela. Baina zer gertatuko litzateke zuen argazkia beste pertsona batek hartuko balu zuei erreferentziarik egin gabe? edo okerrago, berea izango balitz bezala erabiliko balu? Jarduera honetan lizentzien eta egile-eskubideen inguruan jardungo dugu, Creative Commons (CC) lizentzietan hain zuzen ere.

CREATIVE COMMONS LIZENTZIAK

Bakarka informazio hau irakurri ostean, eztabaida ezazue talde handian lizentzia mota hauen inguruan,

ZER IRUDITZEN ZAIZKIZUE?

BEHARREZKOAK DIRELA PENTSATZEN DUZUE?

Orain zuen lan-taldetan elkartuko zarete gai honen inguruan hausnartzeko. Orain arte landutakoa ongi ulertu baduzue lanean has zaitezkete, bestela ongi legoke bakoitzak ulertu duenaren inguruko azalpen bat ematea taldekideei. Partaide guztien iritzia entzutea garrantzitsua da lan hau egiteko: lan-koadernoa erabili dezakezue.

Nola nahi duzue erabilia izatea zuen argazkia?

Zein lizentzia ikusten duzue egokien zuen argazkirako?

Garrantzitsua izango da hartzen duzuen erabakia, beraz, denbora hartu eztabaidatzeko.