Arma, tiro, FLASH!

11. Jarduera

ARAUAK

Eta zer diozue arauen inguruan? Museoren batera bisita egiten dugunean, beti egon ohi dira jarraitu behar izaten ditugun arau-multzoak. Museo guztiek ez dituzte arau berdinak izaten, baina zeintzuk izaten dira ohikoenak? Zerrenda itzazue talde handian.

Orain elkartu zaitezte talde txikitan. Aurretik egin izan dituzuen irteeretan, seguru egon direla desegokiak iruditu zaizkizuen jarrerak: ikaskideen aldetik, irakasleenetik… Talde txikitan bilduta, zerrenda itzazue jarrera horiek. Lan-koadernoa erabili dezakezue.

Talde handian, bozeramaile bakoitzak emandako erantzunak komentatuko ditu. 

Horietatik zeintzuk bilakatuko zenituzkete arau?

 

Bukatzeko, berriz ere talde txikitan bilduta, museora egingo duzuen bisitarako arau-multzo bat osatuko duzue. Saia zaitezte oso esaldi luzeak ez osatzen, arau bakoitzeko gehienez 10 hitz erabiltzea nahikoa da. Ea zenbat osatzen dituzuen.

Orain, talde handian, taldeko beste bozeramaile batek taldean komentatutako arauak zeintzuk izan diren aipatuko ditu. 

Aukeratu bozketa bidez betetzea garrantzitsutzat jotzen dituzuen 5ak, betiere arau bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak aztertuta. Idatzi lan-koadernoan aukeratu dituzuen arauak eta sinatu azpian, beteko duzuen konpromiso gisa.

Gogoratu, arauek bisita atseginagoa izaten lagunduko digute. Gainera, arauen gainetik garrantzitsua den beste balore bat daukagu:

ERRESPETUA