Orain arte ikusi dugun guztiaren laburpen bezala, argazkigintzak izan duen eboluzioa ikasi dugula aipa genezake. Hau guztia pertsonek ikusten zutena irudikatzeko zuten desiotik jaio zen; horretarako, hasiera batean, pinturak eta marrazkiak erabili ziren. Kamera ilunaren asmakizunarekin (irudia jasotzeko lehen gailua), prozesu luze bat hasi zen, XIX. mendean amaitu zena, Kamera ilunarekin lortutako irudiak etengabe fijatu ahal izan zirenean. Azkenik, erreprodukzioa landu dugu, argazkigintzaren ezaugarri nagusiena. Baina ba al zenekiten argazkigintzari esker sortu zela zinema? Lumière anaien eskutik gertatu zen hori, irudiak modu jarraituan hartzeko sortu zuten gailuari esker.