Arma, tiro, FLASH!

5. Jarduera

IRUDIAREN ERREPRODUKZIOA

Orain arte ikusi eta ikasi duzuen moduan gizakiak beti irudikatu nahi izan du begien bidez ikusten zuen guztia eta, nahi horretatik abiatuta, Kamera iluna nola sortu zen ikusi duzue. Ondoren, Kamera ilunean bildutako irudiak finkatzeko aplikatu ziren prozesu kimiko desberdinak ikusi dituzue, argazkigintzaren asmakuntza ekarri zutenak.

Esan genezake, argazkigintzak duen ezaugarri nagusienetako bat irudiak erreproduzitzeko duen gaitasuna dela. Argazkigintza sortu aurretik zaila zen prozesu hau modu efektibo batean gauzatzea. Gaur egun, erreprodukzio hau modu zuzen batean egitea lortzen da. Horrela, guk nahi dugun paisaia, objektu edota irudi klik baten bidez irudikatu edo erreproduzitu dezakegu.

Goazen beraz jolastera! Kasu honetan, argazki kamera batean bihurtuko gara. Gai izango al zara jarraian agertzen diren irudiak gogorarazteko eta zure buruan horien erreprodukzioa egiteko? Helburua, leku bereko irudiak parekatzea izango da. Ea nola moldatzen zaren!