Arma, tiro, FLASH!

9. Jarduera

Aplikazioak ezagutzen ditugu?

Sekuentziaren hasieran aipatu bezala, proiektuaren asmoa argazki artistiko bat osatzea izango da egokitu zaizuen irudia oinarri hartuta. Argazkia egiteko, egokitu zaizuen kameraren ezaugarriak ere hartu beharko dituzue kontutan, aterako duzuen argazkian ezaugarri horiek irudikatuko dituzuelarik. Horrela, azter ezazue bakarka zeintzuk diren egokitu zaizuen kameraren ezaugarriak. Lan-koadernoa erabili dezakezue.

Lan hau egin ondoren, zuen taldeetan bilduko zarete eta egokitutako kameraren ezaugarriak idatziko dituzue.

Argazki-kamera berri batekin zaila da guk proiektu honetarako nahi dugun emaitza lortzea, izan ere, gaur egun denek ateratzen dituzte argazkiak kolore bidez. Gaur egun gainera, denok erabiltzen ditugu mugikorrak argazkiak ateratzeko.

Nola lortuko dugu egokitu zaigun kameraren ezaugarriak gure argazkian txertatzea?

Aplikazio-mugikor desberdin ugari aurki ditzakegu edizio-lanetan lagun gaitzaketenak. Jarraian, aplikazio-mugikor desberdin batzuk aurkezten dizkizuegu, gure lanerako egokienak direnak iruditzen zaizkigunak. Bota begiradatxo bat eta baloratu lan-koadernoan zuen argazki-kamerarako egokiena dena iruditzen zaizuena banaka:

Makeit3D

Prisma

Pixrl

RNI films

3D Video Camera

Mosaic Photo Effects

Zein ezaugarri ditu aplikazioak?

Zertarako erabiltzen da aplikazio hori?

Azaldu zuen taldekideei zein ezaugarri ikusi dituzuen aukeratu duzuen aplikazioan eta zertarako erabiltzen den.

Egokitu zaizuen kamera imitatzeko balio al du?

 Ezagutzen duzue zerrenda honetan agertzen ez den eta zuen kamera irudikatzeko balio duen beste aplikaziorik? Hitz egin ezazue taldean eta erabaki zein aplikazio erabiliko duzuen zuen argazkirako.