Arma, tiro, FLASH!

8. Jarduera

ARGAZKIEKIN JOLASEAN

Orain arte ikusi dugun guztiaren laburpen bezala, argazkigintzak izan duen eboluzioa ikasi dugula aipa genezake. Hau guztia pertsonek ikusten zutena irudikatzeko zuten desiotik jaio zen; horretarako, hasiera batean, pinturak eta marrazkiak erabili ziren. Kamera ilunaren asmakizunarekin (irudia jasotzeko lehen gailua), prozesu luze bat hasi zen, XIX. mendean amaitu zena, Kamera ilunarekin lortutako irudiak etengabe fijatu ahal izan zirenean. Azkenik, erreprodukzioa landu dugu, argazkigintzaren ezaugarri nagusiena. Baina ba al zenekiten argazkigintzari esker sortu zela zinema? Lumière anaien eskutik gertatu zen hori, irudiak modu jarraituan hartzeko sortu zuten gailuari esker.

Hau guztia esan ondoren, eta lanean hasi aurretik, taldeak egiteko garaia da, beraz, irakasleak emandako jarraibideak jarraitu. 

Talde bakoitzari zenbaki bat emango zaio, museoan aurki daitekeen objektu bati lotuta dagoena. Ondoren, beste zenbaki bat esleituko zaio talde bakoitzari, irudi baten argazkiarekin lotuta dagoena.

Zer ezaugarri dituzte zuen argazkiek? Lan-koadernoa erabil dezakezue galderei erantzuteko.

Zer ikusten duzue?

Zer irudikatzen dela esango zenukete?

Tramankulu hori zer da?

Nola funtzionatzen du?

Zein ezaugarri ditu?

Argazkia aztertu ondoren, saia zaitezte zuen argazkiko galderei erantzuten. Gai izango zarete lehenengoan erantzun egokia lortzen? Saiakera behintzat egin beharko duzue. Animo!

Jolas dezagun orain galdetegi honekin!