Arma, tiro, FLASH!

Unitatea nola erabili

UNITATEA NOLA ERABILI

Webgunearen goiburuan, hasierako orriaz gain, material pedagogiko hau osatzen duten hiru atalak aurkituko dituzue: Hasierako fasea (museora joan aurretik landuko den sekuentzia), Garapen fasea (museoan landuko den sekuentzia) eta Bukaerako fasea (musera joan ondoren landuko den sekuentzia). Bestetik, Materialak atalean, sekuentzia bakoitzerako beharko diren Lan-koadernoak eta irakasleentzako Gida didaktikoa aurki daitezke.

Sekuentzia bakoitzak fase desberdinei egiten die erreferentzia. Hasierako faseak testuinguratzeko eta gaiari sarrera emateko balio du. Modu honetan, partaideek museora egin beharko duten bisita prestatzeko ere balio du unitate honek. Garapen faseak museoko ezagutzak modu zuzenean jasotzeko balio du, baita Hasierako fasean eskuratutako jakintzak sakontzeko ere, Bukaerako fasean jorratu beharko den proiektuari begira. Azken fase honetan, partaideek aurretik jaso dituzten ezagutza guztietan oinarrituz, azken proiektu bat gauzatu beharko dute.

Hasierako orrian, materialaren inguruko informazioa topatuko duzue: nola erabili eta egitasmoaren nondik norakoak. Egitasmoaren nondik norakoak atalean sartuta jakingo duzue zer helbururekin sortu dugun material hau; bertan metodologiaren inguruko informazioa aurkituko duzue, helburu didaktikoak zein diren, edukiak…

Bestetik, Materialak atalean, Lan-koadernoak eta Gida didaktikoa aurkituko dituzue. Lehenengo kasuan, sekuentzia bakoitzaren osagarri bezala daude Lan-koadernoak. Landu nahi dena klikatu beharko duzue, eta Drive formatuko beste leiho batean zabalduko zaizue bete beharreko fitxa. Ariketak osatzen hasi aurretik, dokumentuaren kopia bat egin beharko duzue eta, ondoren, zuen Driveko karpetan gorde, modu digitalean lan egin nahi izanez gero. Saretik deskargatu eta inprimatzeko aukera ere baduzue, paperean lan egin nahiko bazenute.

Bigarren kasuan, Gida didaktikoa atalean, irakasleentzako gida topatuko duzue. Gida horretan, jarduerak gauzatzeko azalpenak aurkituko dituzue, irakaslearentzako informazio osagarria eta zenbait eranskin.

Unitatea lantzen hasteko, jorratu nahi duzuen sekuentzian klik egitea besterik ez duzue izango. Landu nahi duzuena aukeratu eta jardueretara joanda, lanean hasteko moduan egongo zarete. Jarduerak bata bestearen jarraian egitea aholkatzen dugu, ikasi beharreko ezagutzak modu egokian jaso ahal izateko. Jarduera batetik bestera pasatzeko, hurrengo jarduerara eramango dizuen botoia sakatu beharko duzue