Arma, tiro, FLASH!

Hasierako fasea

AURKEZPENA

Ongi etorriak sekuentzia eta unitate honen hasierara. Proiektu honetan argazkilaritzaren munduan sartuko zara, 
egun batzuetan argazkilarien azalean jarriz.

Beraiek egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. ZER IRUDITZEN?

Sekuentzia honetan lan praktikoa egingo duzu, Photomuseum-ekin bideokonferentzia eduki aurretik. Horrela, ondorengo jardueretan, museoan dauden objektuen eta irudien argazkiak jasoko dituzu, eta hauen inguruan lan egiten hasiko zara.

Bestetik, argazkilari desberdinen esperientziak ere jasoko dituzu, beraien lanak eta prozesu sortzaileak gertutik ezagutze aldera. Ausaz egokitu eta museoan ikusi dezakezun irudi batean oinarritutako argazki artistikoa sortzea izango da lana.

Objektu baten ezaugarrietan oinarrituta egingo duzu hori. Horiek argazki-kamera historikoak izan daitezke, beraz, guk eskainiko dizkizugun mugikor-aplikazio desberdinen bidez lortuko duzu horien ezaugarriak argazkietan irudikatzea (edizio-lan bidez). 

HAS GAITEZEN!

Beti eduki izan dugu irudiak edo uneak irudikatzeko nahia, horrela, modu desberdinetara egin izan ditugu historikoki: paretetan marrazkiak eginez, koadroak sortuz… 

Argazki eta irudiekin bizi gara, haietaz inguraturik gaude, egunerokoan ikusten ditugu. Horregatik, has zaitez pentsatzen: 

ARGAZKIAK NON IKUSTEN DITUZU NORMALEAN?

ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA ARGAZKI HORIEK?

ZE MOTATAKOAK DIRA?