ARGAZKIEKIN JOLASEAN Aurreko guztia landu ondoren, eta lanean hasi aurretik, irudiak eta argazki-kamerak banatzeko garaia da. Lehenik, ausaz, zenbaki bat emango zaizu, irudi baten argazkiarekin lotuta dagoena. Ondoren, beste zenbaki bat esleituko zaizu, museoan aurki daitekeen objektu bati lotuta dagoena. Gogoratu argazki artistiko bat sortu beharko duzula egokitu zaizun irudian oinarrituta, edizio aplikazioen bidez dagokizun kameraren ezaugarriak erantsiz. Irudien zozketak egiteko sakatu esteka hauetan: ARGAZKIAREN ZOZKETA OBJEKTUEN ZOZKETA Begira ezazu zein irudiri dagozkien egokitu zaizkizun zenbakiak esteketan ARGAZKIAK OBJEKTUAK ZEIN EZAUGARRAI DITU ZURE ARGAZKIAK?Lan-koadernoa erabil dezakezu galderei erantzuteko. Argazkia aztertu ondoren, saia zaitez zure argazkiko galderari erantzuten. Gai izango zara lehenengoan erantzun egokia lortzen? Saiakera behintzat egin beharko duzu. Animo! MUSEOKO INFORMAZIOA JASO