Arma, tiro, FLASH!

8. Jarduera

ATZERA BEGIRAKOA

Orain arte landutako guztia elkartzeko unea da. Guztia dokumentu batean elkartu beharko duzue eta ikaskideei nola aurkeztuko diezuen erabakitzen hasi beharko zarete.

Lana aurkezteko dokumentu hauek izan beharko dituzue:

Argazkia atera aurreko gogoetak (4. jarduerakoak)

Argazki artistikoa.

Argazkiaren azalpena eta deskribapena. Hemen azaldu beharko duzue aurreko jardueran idatzitakoa (irisgarria ere).

Zuzenketarik egin behar baduzue orain da momentua.

Dokumentu hau izango da lana ebaluatzeko erabiliko den materiala, beraz, bertan bildu beharko duzue baita ere taldean lan egitearen inguruko hausnarketa.

Bukatzeko, erabaki ezazue nola aurkeztu duzuen zuen lana ikaskideen aurrean.