Arma, tiro, FLASH!

7. Jarduera

ARGAZKIA DEFINITZEN

Argazki bat ikusten dugunean interpretazio desberdin asko egin daitezke, batzuek gauza bat ikusten dute eta, beste batzuek beste zerbait. Hala ere, argazkiaren egilea da benetako esanahia zein den dakiena eta, askotan, jendearen esku uzten du bere azken interpretazioa.

Zuen argazkiarekin berdina gerta daiteke. Ezinbestean, jendeak interpretazio desberdinak egingo ditu zuen errepresentazioarekiko eta, batzuk, hurbil egon daitezke, baina beste batzuk, ez dute zerikusirik izango zuek adierazi nahi izan duzuen horrekin. Horrela, interesgarria izaten da argazkiaren esanahia zein den adieraztea, jendeak jakin dezan zer den benetan argazki horren bidez irudikatu nahi izan duzuena.

Horregatik, jarduera honetan, zuen argazkiarekin zer irudikatu nahi duzuen idatziko duzue, zuen argazkiarekin batera txertatzeko. Gainera, kontutan izan behar duzue argazkiak irisgarria izan behar duela pertsona guztientzat, pertsona itsuetatik abiatuta, adimen urritasuna duten pertsonetaraino. Honetarako, lan-koadernoa erabili dezakezue.

ZER ADIERAZI NAHI IZAN DUZUE ZUEN ARGAZKIAREN BIDEZ? METAFORARIK?

ZE GENERO MOTA DA? ZE TEKNIKA ERABILI DUZUE?

NOLA SORTU DUZUE ARGAZKIA?

Deskriba ezazue argazkian azaltzen dena. Deskribapena egiteko, lehenik eta behin, plano orokor bat den edo zehatz bat den adierazi. Ondoren, zein ezaugarri orokor dituen azaldu eta, azkenik, nabarmentzekoak diren gauzak aipatu. Ez da argazkiaren interpretaziorik egin behar, deskribatu baizik. 

Bestetik, adimen urritasuna duten pertsonentzat deskribapena eta azalpena irisgarriak izan daitezen, hau, testu gutxikoa, azalpen erraza duena eta piktograma bidezkoa izatea gomendatzen da. Irakurketa erraza (IE): testuak ulerterraz egiteko idazketa-teknika da, eta bereziki onuragarria da adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Alabaina, beste kasu batzuetan ere baliagarria da, hala nola hizkuntza ongi ezagutzen ez dutenentzat.