Argazkilaritzaren inguruan oinarrizko kontzeptuak ikusi ondoren eta irudiak nola jasotzen ditugun aztertu ondoren, argazkiak egitean jarraitzen duzuen prozesuaz hitz egiten hasiko gara.
Zenbat argazki atera dituzue azken aldian?
Zein prozesu edo pausu jarraitzen dituzue argazkiak ateratzean?
Ezer egiten hasi aurretik, galdera hauen inguruan gogoeta egingo duzue. Modu honetan, elkar zaitezte talde txikitan eta hausnartu ezazue argazkiak ateratzean jarraitzen duzuen prozesuaren inguruan. Lan hau egiteko, talde txikitan elkar zaitezte.
Lan-koadernoko txantiloian, argazkiak ateratzeko jarraitu dituzuen urratsak zerrendatu. Sailkapen bat egin, lehenik eta behin gehien errepikatzen den ekintza jarriz. Ondoren, bozeramaileek emaitzak komentatuko dizkiete gainerako ikasleei. Oso desberdinak dira?
Talde handian, saiatu argazkilariek argazkigintza-prozesuan zehar eman ditzaketen urratsak zeintzuk izan daitezkeen zerrendatzen. Ordenaren arabera sailka ditzakezue, errazago ikusteko.