Arma, tiro, FLASH!

5. Jarduera

ARGAZKIA ATERA

Aurreko pausua eginda daukagula eta zer irudikatu nahi duzuen, nola eta zerekin garbi utzi ondoren argazkia ateratzeko unea da. Har ezazue aurreko jardueran erabilitako orria, egin beharrekoa eskura izan dezazuen, eta argazkia ateratzeko beharrezkoa duzuen materiala ere prest izan.

Gogoratu, erantzun artistiko bat egin behar duzuela, zuei egokitutako irudian oinarrituz. Pazientzia izan, nahi duzuen argazkia ez da lehenengoan aterako eta. Garrantzitsua da azken emaitza zuek irudikatu nahi izan duzuen ideiaren ildo berekoa izatea. Honekin, argazkigintzaren prozesua nolakoa den ikusiko duzue.

Prest zaudete? har ezazue zuen denbora argazkia egiteko.

Animo!

Atera duzue argazkia?

Horrela bada, Hasierako fasean aukeratu zenuten edizio-aplikazioa erabiliz, saia zaitezte egokitu zaizuen kamerari dagozkion ezaugarriak txertatzen.  

Argazkiak nolakoa izan behar du? Txuri-beltzekoa edo koloretakoa? Zahar itxura izan behar du?

Saiatu ahalik eta errealistena izaten argazkiarekin. Lortuko duzue? Hor duzue erronka!