Arma, tiro, FLASH!

4. Jarduera

HAS GAITEZEN GURE ARGAZKIAK PRESTATZEN

Orain arte aipatu izan dugun bezala, argazkia ateratzerako garaian, garrantzitsua da prozesu guztia kontutan hartzea, argazkia atera aurretik dauden faseak ere kontutan hartuz, ganoranzko emaitza artistikoak lortze aldera. Horrela, berriro elkartuko gara talde txikitan; saia zaitezte honako galdera hauei erantzuten: lan-koadernoa erabili dezakezue.

Zer adierazi nahi dugu argazkiarekin?

Nola egingo dugu argazkia?

Ze baliabide ditugu argazkia ateratzeko?

Nola aurkeztuko dugu gure argazkia? 

Honekin batera, garrantzitsua da baita ere argazkiak ateratzeko ematen diren aholkuak begiratzea eta orrian apuntatzea.

Honetarako, webgune espezializatuak begiratu ditzakezue gero zuen lanean baliatzeko.

ADIBIDE 1    ADIBIDE 2