Arma, tiro, FLASH!

3. Jarduera

BISITAREN EBALUAZIOA

Museoko bisitaren inguruko ebaluazioa egiteko momentua iritsi da.

Zer moduz atera da bisita?

Nola pasa duzue?

Landutako edukiak egokiak iruditu al zaizkizue?

Hasierako fasean ikusitakoa sakontzeko balio izan dizue?

Zer iruditzen zaizue argazkilaritza mundua? Nolakoa da?

egin behar duzuen argazkian pentsatzeko balio izan dizue?

Bisita errepikatuko zenukete?

Era honetako aspektuak ebaluatuko dira talde handian.

Atalez atal errepasatuko duzue museoan zehar ikusitakoa, solairuz solairu arreta gehien deitu dizuena zer den aipatuz.

Bestetik, bisitan zehar taldean izandako jarrera ere ebaluatuko duzue, hobekuntzarako proposamenak jasoz eta hauek aintzat hartuz. 

Prestatu orain Bukaerako faserako, orain arte ikasitako guztia praktikan jarriko duzuelako, argazkilari artistikoak bilakatuz modu honetan. Eutsi hor!