Arma, tiro, FLASH!

2. Jarduera

IRUDIEN HEDAPENA VERSUS EDUKIAREN GARRANTZIA

Jarrai dezagun argazkiarekin.

Orain arte argazkigintzak azken mende hauetan izan duen bilakaera ikusi dugu. Epe honetan zehar, argazkilaritza sortu zen eta gaur egun ezagutzen dugun prozesuraino garatu da. Modu honetan, argazkiak ateratzea modu erraz batean egiten den jarduera da, horrela, argazki asko atera eta partekatu ditzakegu.  

Jakingo zenukete esaten zenbat argazki atera dituzuen zuen mugikorrekin?

Har ezazue minutu pare bat argazkiak zenbatzeko. 

Erantzun orain ondorengo galderei bakarka, lan-koadernoa erabili dezakezue:

Zenbat argazki atera dituzu?  

Argazki horiek ze motatakoak izaten dira? (aisialdikoak, artistikoak, fotokazetaritzakoak… X batez markatu taulan)  

Zein unetan ateratzen dituzue argazki hauek?  

Elkar zaitezte talde txikitan eta zuen erantzunak partekatu. Zerk deitu dizue arreta?  

Ondorioak talde handian aipatu.

Garrantzia ematen diogu, orokorrean, argazkiak ateratzeko prozesuari?

Zer iruditzen zaizkizue argazkilarien esaldiak?

Bil zaitezte talde txikitan eta idatzi zuen gogoetak lan-koadernoan.