Arma, tiro, FLASH!

2. Jarduera

ARGAZKIAK NON?

Beti eduki izan dugu irudiak edo uneak irudikatzeko nahia, horrela, modu desberdinetara egin izan ditugu historikoki: paretetan marrazki bidez, koadroetan…

Irudi bat beti zerbaitetan oinarritzen da, erreferente bat izan behar du, benetakoa izan edo ez. Etengabe jasotzen ditugu irudiak, begiekin ikusten dugulako, eta, gainera, argazkiak ateratzen ditugu, haien bidez ikusten ditugun irudiak besteekin partekatzeko.

Argazkigintzarekin bizi gara, haietaz inguratuta gaude, egunerokoan ikusten ditugu. Horregatik, has zaitezte pentsatzen:

Argazkiak non ikusten dituzue normalean? Zertarako erabiltzen dira argazki horiek? Ze motatakoak dira? Elkar zaitezte talde txikitan eta hausnartu ezazue galdera haun inguruan, seguru sorpresak hartzen dituzuela!

Talde berdinak mantenduz, hurrengo ariketa egiten saiatu.

Bukaeran, talde handian argazki horien inguruan hitz egin.