Arma, tiro, FLASH!

10. Jarduera

GURE ARGAZKIA PARTEKATU DEZAGUN!

Lan guztia amaitu ondoren, zuen argazkiak munduan zehar zabaltzeko unea iritsi da. Dagoeneko argazkiak eginak dituzue, bere azalpenak ere, baita deskribapenak ere (gainera irisgarriak)

Gazteen (eta ez hain gazteen) artean argazkiak partekatzeko zabalduen dagoen plataforma Instagram da. Munduan zehar jende askorengana iristen den aplikazio ezagun bat da, horregatik, hau da planteatzen zaizuena: Gelako Instagram kontu bat sortzea zuen argazkiak partekatzeko eta #Photographo traolarekin zabaltzeko.

Honetarako, garbi irakurri aplikazio honek datu pertsonalen babesaren inguruan eskaintzen duen informazioa eta hausnar ezazue honen inguruan. Zeri ematen diogu baimena? Kontua publikoa edo pribatua egingo dugu? Zein izen jarriko diogu kontuari?

 

Argazki bakoitzaren deskribapenean argazkiaren inguruko nahi duzuen informazioa jarri ahal izango duzue, oinarri bezala orain arte egindako guztia hartuta, jakina.