Arma, tiro, FLASH!

10. Jarduera

MUSEOKO BISITA PRESTATZEN

Museora joan aurretik bisita prestatzen hasiko gara. Seguru, museo desberdinak ikusi dituzuela urte hauetan zehar, baina bistatu al duzue argazkilaritzarekin zerikusia duen museorik? nolakoa zen? antzeko museoren batean egon zarete? talde handian komentatu erantzunak.

Orain, Photomuseum museoan zentratuko gara. Hausnartu modu indibidual batean ondorengo galderen inguruan:

Lan-koadernoa erabili dezakezue

Zer interesatuko litzaizuke ikustea museoan?

Zer espero duzu aurkitzea museoan?

Jendeak zergatik kolekzionatzen ditu objektuak, gero museoan gordetzeko?

Ondoren elkartu binaka eta azkenik taldeka. Erantzunak ondorengo orrialdean idatzi ditzakezue.

Ikus dezagun orain museoko web-orrialdean agertzen den informazioa. Bertan, bisita birtuala egiteko aukera dugu, sar zaitezte beraz bertara eta komentatu talde handian. Nolakoa da museoa? Zer agertzen da? Ze motatako museoa izan daitekela uste duzue?

Zer gehiago ikus daiteke? Zer aurkituko duzue museoan? Ze zerbitzu eskaintzen dituzte? Ze ordutegi izan ohi dute? Zein egunetan dago zabalik? Eta zeinetan dago itxita? Saiatu galdera hauei taldeka erantzuten.