Arma, tiro, FLASH!

1. Jarduera

AURKEZPENA

Ongi etorriak izan zaitezte sekuentzia eta unitate honen hasierara. Proiektu honetan argazkilaritzaren munduan sartuko zarete, egun batzuetan argazkilarien azalean jarriz. Beraiek egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izango duzue hasiera batean eta, ondoren, Photomuseum museora bisita egindakoan, gai horri buruzko ezagutzak zabalduko dituzue. Zer iruditzen zaizue?

Sekuentzia honetan talde-lan praktikoa egingo duzue, Photomuseum-era joan aurretik. Horrela, ondorengo jardueretan, museoan aurki ditzakezuen objektuen eta irudien argazkiak jasoko ditu talde bakoitzak, eta hauen inguruan lan egiten hasiko zarete. Bestetik, argazkilari desberdinen esperientziak ere jasoko dituzue, beraien lanak eta prozesu  sortzaileak gertutik ezagutze aldera.

Ausaz egokitu eta museoan ikusi dezakezuen irudi batean oinarritutako argazki artistikoa sortzea izango da helburua. Objektu baten ezaugarrietan oinarrituta egingo duzue. Horiek argazki-kamera historikoak izan daitezke, beraz, guk eskainiko dizkizuegun mugikor-aplikazio desberdinen bidez lortuko dituzue horien ezaugarriak argazkietan irudikatzea.

Has gaitezen, beraz, zereginarekin. 1-2-4 teknika erabiliko dugu; beraz, galderei erantzun beharko diezue, lehenik eta behin, banaka. Gero, bikoteka elkartu eta zuen erantzunak bateratuko dituzue. Bukatzeko, 4ko taldeetan elkartuko zarete lan bera egiteko. Lan-koadernoa erabil dezakezue.

GOGOETA

ZER DA ZUENTZAT ARGAZKIAK ATERATZEA?

ZEIN HELBURUREKIN EGITEN DITUZUE ARGAZKIAK?

ARGAZKIAK ATERA AURRETIK IRUDIAREKIN IRUDIKATU NAHI DUZUENA KONTUAN HARTZEN DUZUE?

ZERGATIK?